XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hura zen egoera, Wah-ta-Wah eta bere lagunarekin zegoen gudariak, ordura arte isil zegoenak, ehiztariarengana hurbildu eta eskua bularrera eramanez esan zuenean:

- Huju! Puma da nire izena.

- Eta nirea, Zapelaitz-Begi -erantzun zuen Deerslayerrek, irokar batek jarritako izen hura behin betirako bere izentzat hartuz.

Nire bista zorrotza bada, nire anaiaren jauzia bikaina da.

- Bai, litekeena da delawareen kanpamenduraino iristea. Zapelaitz-Begik Pumaren Squaw-a ostu du, eta itzuli egin beharko dio nahitaez irokar gudariari bere adatsa irokarraren txabola aurrean eguzkitan lehortzea nahi ez badu.

- Zapelaitz-Begik ez du ezer ostu, eta Wah-ta-Wah ez da sekula izango azalgorri kanadar baten squawa.

Birjinaren arima delaware baten ondoan zegoen, eta bere gorputza ere harekin elkartzera joan da.

- Huju! Wah-ta-Wah ez da ero baten eskuetan jausiko; gudari zuhur aursart bat aukeratuko du.

- Zure asmoak irrigarriak dira, Puma! Aukera ezazu zeure tribuko neska bat, Wah-ta-Wah ez duzu sekula zeureganatuko-eta.

Pumak tomahawk-era eraman zuen eskua; baina Rivenoak hurreratu zitzaion, eta atzera egitera behartu keinuz.

- Zapelaitz-Begik zuzen dio -esan zuen buruzagiak isilalditxo baten ostean.

Nire anaiaren bistak, hain zorrotza izaki argi ikusten du guk itzala besterik ikusten ez dugun lekuan.

Nire anaia kementsua da, eta horrelako bati dagokion eran tratatuko dute irokarrek.

Torturatu behar badugu, bere tormentua jasan ezina izango da; gure adiskide izan nahi badu, buruzagi jakintsu eta kementsuenen artean eseriko da. Esan dut.

- Zuen esku nauzue, eta badakit ez nauzuela libre utzi nahiko.

Inoiz ez dut jasan torturarik, eta jasateko gauza ez banintz, nire ahulezia delawareei leporatuko ez diezuelakoan nago...

Deerslayer bat-batean isildu zen. Hetty Hutter laku aldetik zetorren, beretarren arteari balebil bezain lasai.